Errepidea semaforoa gorri dagoenean gurutzatzen dugunean, bizikletatik jaisten garenean espaloitik joateko, edota ikastetxeen aurrealdetik igarotzean onartutako baino abiadura handiagoan gidatzen dugunean, istripu-arriskua areagotzen da. Jarraitu ondoren proposatu dizkizugun aholkuak, badago-eta zer saihestu. Zure eta besteon segurtasuna zurekin hasten da.
Semaforoa gorri dagoenean ezin dugu gurutzatu. Zenbaitetan, ibilgailurik ez datorrela eta gurutzatzeko denbora daukagula uste dugun arren, ezbeharra izan dezakegu.
Zenbaitetan, presak jokaldi makurra egin diezaguke, eta ibilgailuen ibilbideak ez ikustea eragin dezake.
Arreta mugikorrean jartzen dugunean, kalean istripu bilakatu daitezkeen egoerez oharkabetu gaitezke: gorri jarri berri den semaforoa, konturatu gabe bidegorri batean sartu…
Hirian arreta berezia ipini. Gogoratu, bestelako seinalerik egon ezean, 50 km/o abiadura mantendu behar duzu.
Ikastetxeetako gertutasunak arreta berezia eskatzen du. Ikusgarritasun eza da harrapatzeen eragile nagusia.
Gogoratu, oinezkoen pasabideetan ez daukazu lehentasunik, eta ibilgailua oinezkoen aurrean gelditu behar duzu.
Eraman beti bizikletaren aurreko eta atzeko argiak eguneko egoera eta une bakoitzera egokitzeko. Erabili jantzi islagailuak, batez ere, galtzadan zehar gidatzeko.
Bidegorririk ez badago, erabili 30eko guneak edota trafiko-dentsitate gutxiko bideak.
Ez erabili entzungailurik, eta saihestu estoldak eta putzuak. Kontu handiz gidatu irristakorrak izan daitezkeen zoruetan, eta arreta berezia jarri zebra-bideei eta margotu berri diren zoruei.
Ez ahaztu, bizikletan ez zara oinezkoa, ibilgailu bat gidatzen duzu, eta, beraz, zirkulazio arauak bete, eta hiriko gainontzeko pertsonak errespetatu beharko dituzu, bereziki, oinezkoak.
Arreta berezia eskatzen duten guneak, puntu bakoitzak aholku bat proposatzen du gune horretako istripu-arriskua murrizteko.