Ayuntamiento de Donostia/San Sebastián

#Badago zer saihestu!

Iaz 123 istripu gertatu ziren Donostian, jarrai ezazu gure salbamendu-mapa harrapatzeak murrizteko.

Kanpainari buruz

Azken urteetan, harrapatze-istripuak etengabe handitu dira gure hirian eta, bereziki, adineko pertsonei eragiten diete. Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailean gertaerak bereziki kezkatzen gaitu.

Hori dela-eta, mapa batean istripuak izan ohi diren guneak azpimarratu ditugu kontzientziazio kanpaina abian jarri, eta mugikortasun seguruagoa sustatzeko oinezko, gidari eta txirrindularien artean.

Horrela, bada, datozen asteetan itsasgarriak topatuko ditugu lurrean arreta berezia ipini behar den hiriko zenbait gunetan. Bakoitzak aholku bat proposatzen du gune horretako istripu-arriskua murrizteko. Egin kasu aholkuei, badago-eta zer saihestu.

Kanpaina egituratzeko Lagunkoia egitasmoaren laguntza izan dugu. Adineko hainbat pertsonek hartu dute parte prozesuan, eta oinezko, txirrindulari edota gidari gisa dituzten kezkak elkarbanatu dituzte, baita ideiak proposatu ere etorkizunean hirian modu seguruagoan mugitu daitezen. Ideia horietan oinarrituta, hainbat sentsibilizazio ekintza burutuko dira kalean eta sare sozialen bitartez. Istripu kopurua murriztea espero dugu!